Otsabio Egunerako txartelak salgai

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 17a, 10:29
Iturria: Otsabio Kirol Taldea

Otsabio Eguna ospatuko dute lizartzarrek maiatzaren 28an, Goltzurko zelaian. Bazkarirako txartelak gaur, hilak 17, eta ostiralean erosi ahal izango dira 18:30etik 20:00etara plazan, eta bestela udaletxean eskuratu ahal izango dira maiatzaren 23a bitarte.

Otsabio Kirol Elkarteak Otsabio Eguna antolatu du maiatzaren 28rako. Goltzurko zelaian izango dira ekitaldiak eta bazkarirako txartelak salgai daude jada udaletxean, edota gaur zein ostiralean 18:30etik 20:00etara plazan. Helduen txartelak 20 euro balio du eta haur zein gazteenak 10 euro.

Goltzurko zelaira joateko taldeetako bat 10:00etan aterako da plazatik eta 13 kilometroko ibilbidea egingo du Narbaitzu eta Orexa pasata. Oinezko beste taldeak aldiz, 3,4 kilometro egingo ditu eta 11:30etik aterako da plazatik Batza eta Zakar pasata. Bizikletaz joaten direnek 57 kilometro egingo dituzte eta 09:00etan aterako dira plazatik. Tolosa, Zaldibia, Larraitz eta Amezketa pasako dituzte.

Egitaraua

Maiatzak 28, Goltzurko zelaian

  • Goizean oinez eta bizikletaz egiteko ibilbideak
  • 12:30. Haur eta gazteentzako jolasak Goltzurko zelaian
  • 13:30. Talde guztien iritsiera
  • 14:00. Bazkaria
  • 16:00. Mus txapelketa
  • 17:00. Toka txapelketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!