Konposta guneak berritu eta informazio batzarrak antolatu dituzte

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Bi konposta gune berri jarri dituzte, bata frontoi alboan, eta bestea Urondoa auzoan. Horien erabileren berri emateko bihar arratsaldean informazio batzarrak antolatu ditu udalak.

Urte batzuk pasa dira Lizartzako udalak udalerrian etxean sortutako organikoa kudeatzeko auzoko konposta guneak jarri zituenetik. Udaletik esan dute orokorrean "balorazioa oso positiboa" dela, baina, "aldaketa guztietan gertatzen den bezala, badaude gauzak hobetzeko". Izan ere, konpostaje etxolek eta orain arteko antolaketak espero ziren emaitzak ez dituztela lortu adierazi dute.

Hori horrela, herrian dauden konposta gune guztiak berritzea erabaki du udalak, eta horien funtzionamendua ere aldatzea. Azken asteetan, beste bi gune berri jarri dira indarrean: frontoi ondoan bata, eta Urondoa auzoan bestea. Bi gune horietan jarriko den konposta sistemaren nondik norakoak azaltzeko, informazio batzarrak antolatu ditu udalak. Bihar, hilak 23, 17:15ean frontoi ondoko konposta gunean izango da lehena, eta 18:15ean Urondoa auzoko konposta gunean bigarrena. Udalak batzar horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!