Irati Zabalak Master Laboral Kutxako finala jokatuko du

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Ainhoa Romero eta Irati Zabala.

Igandean jokatu ziren eskuz binakako Master Laboral Kutxako finalerdiak, pilota mistoko promozio mailan.

Irati Zabala atzelari lizartzarrak eta bere aurrelari Ainhoa Romerok nagusitasunez irabazi zuten beren finalerdia, 18-2, Miren Gisasola eta Olatz Insaustiren aurka. Finala, beste finalerdia irabazi zuten Nagore eta Leire Galeano ahizpen aurka jokatuko dute Romerok eta Zabalak. Gabirian jokatuko da finala, martxoaren 19an, larunbatean, 17:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!