Irati Urriza pilotariak finala jokatuko du

Ataria 2022ko otsailaren 23a

Promozio mailako finala jokatuko duten pilotariak. Irati Urriza, eskuinean.

Ados Pilotak Eusko Label Binakako Txapelketa antolatu du eta igande honetan jokatuko dira promozio eta lehen mailako finalak, biak pilota mistoarekin.

Pilotariek amaren abizenarekin jokatu dute txapelketa osoan, antolakuntzatik omenaldia egin nahi izan baitie. Promozio mailan, Irati Urriza lizartzarra iritsi da finalera eta Maddi Santosekin batera Rodriguez-Mondragon II bikoaren aurka jokatuko dute. Finalen jaialdia igandean izango da, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta 12:00etan hasiko da. ETBk zuzenean emango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!