Jaka Binakako Pilota Txapelketatik kanpo geratu da

Ataria 2022ko otsailaren 19a

Elezkano II-Zabaletaren aurka 22 eta 18 galdu dute Jakak eta Mariezkurrena IIak Azkoitian; gaur sailkapen ligaxkako azken jardunaldiaren barruan, Peña IIa arituko da Iruñean eta Tolosa Zallan.

Azkoitiko frontoian jokatu zen atzo Binakako Pilota Txapelketaren sailkapen ligaxkako azken jardunaldiaren barruko lehen partida. Elezkano II- Zabaleta bikotea gailendu zitzaion Jaka eta Mariezkurrena IIak osatutakoari, 22 eta 18ko emaitzarekin. Honenbestez, txapelketatik kanpora geratu da pilotari lizartzarra.

Xabier Tolosak eta Joseba Ezkurdia bere aurrelariak bere esku dute aurrera egitea. Gaur, Zallan, Urrutikoetxea-Arangurenen aurkako partida irabaziz gero, kanporaketarako sailkatuko dira. Peña II.ak eta Albisuk ziurra dute kanporaketako partida jokatzea, baina gaurko Iruñeko partida irabaziz gero, bosgarren postua bereganatuko dute.

Altuna III.ak eta Martijak bere esku dute lehen bi postuetan geratzea eta finalerdietara zuzenean pasatzea. Horretarako Laso-Imazi irabazi behar diote bihar, Eibarren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!