Joste tailerra egingo dute Lizartzan

Ataria 2022ko urtarrilaren 31

Otsailetik maiatzera bitarte, 16 saio emango ditu Leire Gordo irakasleak; izena emateko 673 905 685 zenbakira deitu beharko da.

Otsailetik maiatzera bitarte joste tailerra antolatu dute Lizartzan, Leire Gordo irakaslearen eskutik. Guztira hamasei saio izango dira, astero bat, asteazkenetan, 16:30etik 18:00etara. Izena emateko udaletxera deitu beharko da, 673 905 685 zenbakira.

Eskuz zein makinaz josteko teknikak erakutsiko dira, hastapenetik maila ertainera arte. Josteko makinarik ez duenak izena ematerako garaian zehaztu egin beharko du. Ikastaroak 100 euroko kostua izango du. Udalak esan du zailtasun ekonomikoak dituztenentzat laguntzak izango direla.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!