12 eta 17 urte bitartekoentzat bost saio antolatu dituzte Lizartzan

Ataria 2021eko urriaren 15a

Dinamizatzaile batekin elkartuko dira bost arratsaldez, abendura bitartean; lagunekin ongi pasatzeko eta hausnartzeko tartea hartuko dute.

Urriaren 20an izango da lehen saioa, eta azaroaren 4an, 10ean, 19an eta abenduaren 2an izango dira besteak, 18:30etatik 20:30era guztiak, eta azaroaren 19koa 19:15etik 21:15era. 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioak izango dira eta dinamizatzaile batek gidatuko ditu. 

"Zeintzuk dira zure interesak?" edo "Nola sentitzen zara herrian?" bezalako galderei erantzunak bilatzen saiatuko dira, eta, bide batez, lagunekin ongi pasatzeko saioak izango dira. Izena astelehena baino lehen eman beharko da, liburutegian bertan edota 606 041 399 zenbakira whatsapp bat bidalita. Saioak Lizartzako Udalak antolatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!