Mendiz mendi pasa dute goiza Lizartzan, presoen alde

Ataria 2021eko irailaren 18a

Mendiz Mendi Etxera mendi ib 1 1631967047231
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 2 1631967047775
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 3 1631967048192
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 4 1631967048735
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 5 1631967049556
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 6 1631967050356
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 7 1631967050983
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 8 1631967051595
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 9 1631967052141
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 10 1631967052578
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 11 1631967053068
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 12 1631967053480
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 13 1631967053900
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 14 1631967054285
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 15 1631967054645
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 16 1631967055034
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 17 1631967055392
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 18 1631967055731
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 19 1631967056095
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 20 1631967056495
Mendiz Mendi Etxera mendi ib 21 1631967056882

Gaur goizean egin da Mendiz Mendiz Etxera mendi ibilaldia Lizartzan; denera 232 mendizalek osatu dituzte ibilbideak.

Iaz beste modu batera ospatu bazen ere, gaur betiko moduan ospatu dute Mendiz Mendi Etxera ibilaldia. Lau ibilbide prestatu dituzte, luzera ezberdinetakoak, eta oraintxe ateri oraintxe euri izan badute ere, 232 pertsonek hartu duten parte lau ibilaldietan.

Ateratzen lehenak, ibilbide luzekoak izan dira. 07:00etan abiatu dira Lizartzako plazatik eta 35 kilometro osatu behar izan dituzte. 41 lagunek eman dute izena ibilbide hori osatzeko. Ondoren, 08:00etan, 18 kilometroko ibilbidea egin dutenak atera dira, guztira 67 mendizale. Beranduago, 09:30ean, 10 kilometro egitera abiatu dira beste 59 lagun, eta azkenik, 10:30ean aterata, 3 kilometroko ibilbidea osatu dute 65 pertsonek.

Eguerdi inguruan iritsi dira gehienak bueltan plazara. Eta ordurako, antolatzaileek prest zuten bazkaria. Aurten, egoerak besterik ahalbidetzen ez zuenez, eramateko janaria prestatu dute: paella eta postrea. Batzuk bertan jateko tartea hartu dute, plazako banku nahiz lurrean eserita, eta beste hainbatek etxera eraman dute.

Antolatzaileak gustura agertu dira berriro lehengo moduan ospatu ahal izan dutelako. Hala ere, Nagore Esnaola antolatzaileak esan du beste urteetan baino jende gutxiagok hartu duela parte: "Eguraldiak ere izan du eragina, eta bestetik, pandemia dela eta jendeari oraindik kosta egiten zaio horrelako ekintzetan parte hartzea".

Jende gehiago edo gutxiago izan, helburua bera izan da: oraindik preso jarraitzen duten lizartzarrei, besteak beste, Aitor Agirrebarrena, Gari Etxeberria eta Ion Rubenachi babesa adieraztea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!