Ikastaroetan apuntatzeko epea zabaldu dute Lizartzan

Ataria 2021eko irailaren 3a

Irailaren 10a baino lehen eman beharko da izena lizartza@lizartza.eus helbidera idatzita edo 673 905 685 zenbakira deituta.

Ikasturte berrirako prest dituzte ikastaroak Lizartzan. Irailaren 13tik aurrera hasiko dira saioak. Ikastaroak egin ahal izateko, gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena. Ikastaroa astean egun batean jaso nahi duenak 15 euro ordaindu behako ditu, eta yoga aukeratzen duenak hilean 20 euro, ord eta erdiko saioak direlako. Astean bi egunetan joango denak, 25 euro ordaindu beharko ditu.

Ikastaroa jasotzen dutenek, hiru hilabeteko kuota ordaindu beharko dute, eta hiruhilekoa hasi ondoren uzten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Izena eman nahi duenak, irailaren 10a bitarteko epea izango du. Bi bide jarri dituzte: lizartza@lizartza.eus helbidera idatzita, edo 673 905 685 zenbakira whatsapp bat bidali edo deituta.

Ikastaroak

  • Yoga: astelehenak, 19:30 - 21:00.
  • Gimnasia: astearte eta ostegunak, 09:00 - 10:00.
  • Pilates: astearte eta ostegunak, 17:30 - 18:30.
  • Zumba: astearte eta ostegunak, 19:00 - 20:00.
  • Strong: asteartea, 20:15 - 21:15.
  • Hipopresiboak: asteazkena, 19:30 - 20:30.

Saio guztiak Gunean izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!