Pasa den urtean denboraldia amaitu, eta irailean Altzon elkartu ziren solaskideak, eta bertan Altzoko Handiaren ibilbidea egin ostean, ostatuan egin zuten bazkaria. Egun ederra pasa zutela ikusita, aurten ere denboraldia amaitzearekin batera, errepikatu egin nahi izan dute, eta guztiak Lizartzan elkartu dira. Lehendabizi mendi buelta egin dute, eta ondoren, ostatuan egin dute bazkaria.