Bigarren urtez iraileko lehen astean ospatu ohi dituzten jaiak ez egitea erabaki dute Lizartzan. COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta hartu dute erabakia. «Gisa honetako erabakia hartzea mingarria den arren, arduraz jokatzea ezinbestekoa dugu», esan du udalak.