Gernikako ekitaldia larunbatean izan zen. Sortuko Haimar Altuna Ijurkok salatu zuen "basakeria eta bortizkeria" izan zirela nagusi duela 23 urteko ekainaren 5ean. "Batzuek tematuta jarraitzen dute herri honetan gertatu den egiaren zati garrantzitsu bat ezkutatu eta desagerrarazten. Ikusi dugu Gasteizko biktimen memorialean eta Egia Zor fundazioak jasandako jazarpenean", esan zuen.
