Elkartasun materiala eskatzeko azken eguna ekainaren 13a izango da

Ataria 2021eko ekainaren 7a

Lizartzako Sare herritarrak presoen aldeko kamiseta, banderola eta musukoen eskaera kolektiboa egingo du; horretarako eskariak ekainaren 13a baino lehen egin beharko dira.

Elkartasun materiala herritarren eskura jarri du Lizartzako Sare herritarrak. "Herritar askoren aldetik azken aldian eskaera desberdinak jaso ditugula ikusita, eskaera kolektibo bat egingo dugu", esan dute. Kirol kamiseta heldu zein haurrentzat, presoen aldeko banderola eta musukoak dituzte salgai, "elkartasunak mugarik ez duelako".

Eskariak egiteko sarelizartza@gmail.com helbidera edota 606 170 844 zenbakira deitu beharko da, ekainaren 13a baino lehen. Ondoren egingo dute materialaren banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!