Ekainaren 5ean ospatuko dute Erromeri Eguna Lizartzan

Ataria 2021ko mai. 27a, 11:42

2019ko erromeri eguna, Lizartzan.

Eguerdian, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskainiko du, eta arratsaldean, Iñaki Dieguez Akustik Trio taldearen kontzertua izango da; bi ekintzetara joateko izena eman beharko da aurrez udaletxean.

Otsolar dantza taldeak urteroko ohitura hartua du Erromeri Eguna ospatzeko. Iaz ospatzerik ez zuten izan, baina, aurten, "formatu berezi" batean bada ere, aurrera egitea erabaki dute egunarekin. Ekainaren 5ean izango da festa eguna eta egitaraua bi ekintzetara murriztu dute.

Herriko plazan egingo dute festa Erromeri Egunean. 12:00etan, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskainiko du, eta arratsaldez, 19:00etan hasita, Iñaki Dieguez Akustik Trio taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Kontzertu horretan Iñaki Dieguez, Iker Telleria eta Angel Unzu musikariek hartuko dute parte, baina, Oinkari dantza taldeko bi dantzarik ere ikuskizunarekin bat egingo dute: Maddi Bengoetxea lizartzarrak herrian bertan dantzatzeko aukera izango du Gorka Duran billabonatarrarekin batera. Bi ekitaldiak ikusteko udaletxean izena eman beharko da aurrez.

Aurtengoa pasa orduko, datorrenari begira jarriak dira, dantza taldekoak: "Ea datorren urtean normaltasunean ospatzeko aukerarik dugun".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!