Udalekuetan izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2021eko maiatzaren 11

Maiatzaren 31 bitarteko epea egongo da izena emateko; bestalde, begirale izan nahi dutenek ere curriculuma bidali beharko dute maiatzaren 24a baino lehen.

Uda honetarako udalekuak antolatu ditu Lizartzako Udalak. Uztailaren 1etik 30era bitartean, 2009tik 2019ra artean jaiotakoek zerbitzua jasotzeko aukera izango dute. 10:00etatik 13:00etara izango da. Izena eman nahi duenak udaletxean egin beharko du maiatzaren 31 baino lehen. Lizartzan erroldatuta daudenek 60 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoak, 75 euro.

Era berean, udalekuak martxan jarri ahal izateko begiraleei ere deialdia luzatu die udalak. Urte honetan zehar 18 urte betetzea eta euskara egoki menperatzea ezinbesteko baldintzak izango dira. Honakoa baloratuko da: herrikoa izatea, begirale ikasketak burutzen aritzea edo bukatuta izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak burutzen aritzea eta esperientzia. Interesatuek maiatzaren 14a baino lehen bidali beharko dute curriculuma udaletxera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!