Jakak bere lehen partida jokatuko du Baikorekin igandean

Ataria 2021eko maiatzaren 7a

Argazkia: BAIKO

Etapa berri bati hasiera emango dio pilotari lizartzarrak. Binakako Pilota Txapelketaren aurreko partidan jokatuko du.

Igandeko jaialdia Bizkaia frontoian izango da eta 16:45ean hasiko da. Jakak Rezustarekin batera jokatuko du eta aurkari Altuna III.a eta Mariezkurrena II.a izango ditu.

Jakak 2013an egin zuen debuta profesionaletan, eta gorengo mailan egin dituen zortzi urteetan jada Buruz Buruko txapel preziatua eskuratu du. Lizartzarrak urte arrakastatsua izan zuen iazkoa, izan ere, Lau eta Erdiko Txapelketaren finalera iristea ere lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!