Jolasen bidez irakurzaletasuna landuko dute Lizartzan

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Mari Garciak dinamizatuko ditu saioak; talde bakoitzak bina saio izango ditu eta aurrez izena eman beharko da liburutegian.

Haur eta gurasoek elkarrekin une atsegin bat pasatzeko tartea izango dute irakur jolas txokoan. Lizartzako Udalak antolatu du egitasmoa eta Mari Garciak dinamizatuko ditu saioak. Ipuin, kantu, olerki eta hitzekin jolas egiteko aukera izango dute parte hartzaileek, eta bide batez, euskarazko haur literaturako baliabideak ikasteko aukera izango dute.

  • 2014-2015-2016 urteetan jaioak: apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an, 17:00etan. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du.
  • 2011-2012-2013 urteetan jaioak: apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an, 18:00etan. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du. 
  • 2007-2008-2009-2010 urteetan jaioak: apirilaren 26an eta maiatzaren 24an, 17:00etan. Haurrak bakarrik.
  • DBH1 eta DBH2ko gaztetxoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute liburutegian, ohiko ordutegian, eta bi saioetako kostua 5 eurokoa izango da.

Liburuaren eguna

Lizartzako irakurketa batzordeak liburu trukea egiteko proposamena egin die herritarrei. Asteazkena baino lehen pertsona bakoitzak gehienez bi liburu eraman beharko ditu liburutegira, eta ondoren, apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, plazan, beste liburu bat jaso ahalko da trukean.

Liburuak jasotzeko ordutegi batzuk zehaztu dituzte: 16:00etan, HH eta LH 1. zikloan daudenak; 16:30ean, LH 2. eta 3. zikloan daudenak eta 17:00etan, gazte eta helduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!