Erik Jakak Baikorekin jokatuko du maiatzaren 1etik aurrera

Ataria 2021ko api. 13a, 13:54

Erik Jaka Baiko Pilota enpresarekin hitzarmena sinatzen. BAIKO

Baikok, Aspek eta Erik Jakak lortutako akordioaren ondoren, buruz buruko txapeldunak Baikorekin jokatuko du maiatzaren 1etik aurrera.

Lizartzako aurrelariak Asperekin zuen kontratua eten du eta Baiko Pilotarekin akordio berri bat sinatu du, 2024ko abenduaren 31ra arte luzatuko dena. Jakak apirilaren 24an jokatuko du azken partida Asperekin Logroñon eta maiatzaren 1etik aurrera Baikoko koadroa osatuko du.


Jakak 2013an egin zuen debuta profesionaletan 19 urterekin eta egungo buruz buruko txapelduna eta Lau eta Erdiko Txapelketako txapeldunordea da. "Pozik" azaldu da lizartzarra, "erronka berri bat" hasten duelako bere kirol ibilbidean. "Aurretik zortzi urte oso polit eman ditut Asperekin jokatzen, eta orain Baiko Pilotako pilotaria izango naiz. Ilusioz gainezka nago erronka berri honi ekiteko. Ilusio handia sortzen duten txapelketak datoz eta ea Aspeko azken urteetan emandako kirol maila hobetzen dudan hemen".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!