Irristaketa ikastaroa antolatu dute Lizartzan

Ataria 2021eko martxoaren 29a

Apirilaren 6tik 9ra izango da, 12 urtetik gorakoentzat. Otsabio kirol elkarteak antolatu du.

Irristaketa ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Otsabio kirol elkarteak. Apirilaren 6tik 9ra, lau saio eskainiko dituzte. 12 eta 18 urte bitartekoentzat 17:00etatik 18:00etara izango da, eta 18 urtetik gorakoentzat 18:00etatik 19:00etara bitartean. Taldea osatzeko, gutxienez 8 kidek eman beharko dute izena. Asteazkena bitarte eman beharko da izena udaletxean edo 673 905 685 zenbakira deituta. Ikastaroa egin ahal izateko 10 euro ordaindu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!