Lizartzako Udalak energia eraginkortasunaren alde lanean jarraitu nahi du, eta horretarako, argiteria publikoa LEDera aldatzen hasiko da egun hauetan. Industriagunetik hasiko dira lanak, eta aste gutxitan amaitzea aurreikusi dutela zehaztu du udalak. Aldaketa horiek eginda, helburua argiteriaren kontsumoa %62an murriztea dela esan dute.