Inauteriak etxetik ospatuko dituzte Lizartzan

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Mozorroak jantzi eta argazki edota bideoak bidaltzeko deia egin du Otsolar dantza taldeak; parte-hartzaileen artean sari bat zozketatuko dute.

Etxeko trapu, arropa, zaku eta bestelakoak hartu eta inauteri giroa etxeetatik sortzeko eskaria egin du Lizartzako Otsolar dantza taldeak. "Aurtengo inauterietan gure herriko aleak hutsak eta kolorerik gabeak ikusiko dituhu, baina, kalean ezin bada, zergatik ez ditugu inauteriak etxean ospatzen?" esan dute.

Mozorrotu eta argazki edo bideo labur bat egiteko eskatu dute (40 segundo gehienez) eta urtarrilaren 30a baino lehen otsolardantzataldea@gmail.com helbidera bidali beharko da. Parte hartzaileen artean sari bat zozketatuko dutela aurreratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!