Jaka VS Altuna III _ Lau eta Erdiko Finala 2020

Erik Jakak etxekoen berotasuna jaso du

Leyre Carrasco 2020ko abenduaren 27a

Erik Jakak lizartzarren babesa eta berotasuna jaso du Bilboko Bizkaia Frontoira atera aurretik.

Erik Jakak Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako finala izango du jokoan gaur arratsaldean Jokin Altunaren aurka. Duela hilabete eskas Buruz Buruko finalean neurtu zituzten indarrak bi aurkariek, eta gaur berriro ikusiko dute elkar. Buruz Buruko finalean Jaka gailendu zen, eta gaurko finalean ere txapela etxera eramateko asmoa du. Horregatik, Lizartzako herritarrak Jakaren etxe atarian elkartu dira pilotari lizartzarrari Lau eta Erdiko finalerako animoak emateko, eta modu horretan, finala hasi baino ordu batzuk lehenago bere herriaren babesa eta berotasuna jasotzeko aukera izan du Jakak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!