Jaka VS Altuna III _ Buruz Buruko Finala 2020

Bizkaia eta Aztinondo, ispilu

Aitor Arroyo Askarai 2020ko azaroaren 29a

Bizkaia eta Aztinondo, ispil 1 1606682552617
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 2 1606682553821
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 3 1606682554740
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 4 1606682555494
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 5 1606682556116
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 6 1606682556818
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 7 1606682558014
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 8 1606682559224
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 9 1606682560545
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 10 1606682561616
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 11 1606682562505
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 12 1606682563236
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 13 1606682564429
Bizkaia eta Aztinondo, ispil 14 1606682565211

Lizartzarrek zuzenean ikusi dute Erik Jaka buruz buruko lehen finala jokatzen; eta lehen txapela irabazten.  Haurrak, gazteak eta helduak bildu dira herriko Aztinondo frontoian. 

Lizartzara sartu orduko nabari da egun berezia dela. Herriko ordezkariari animoak emateko puxikak nonahi; kamixetak balkoietatik zintzilik, elastiko gorri zein urdin, begirada batekin irakur daiteke idatzita duten mezua: Jaka txapeldun.

Goiz-goizetik, Bilbora abiatzekotan zela, txaloka agurtu dute kideek herriko pilotaria. Baina ez dute hor bukatu. Mugikortasun mugak direla-eta, partida ikustera Bilbora joan ezin dutenez, Aztinondo pilotalekua atondu eta Bilboko partida ekarri dute tolosaldera. 

Pandemiaren ondorioz, kanporaketak lau astetan jokatu dituzte. Lau astetan eta zalerik gabe; hutsik, harmailak. Txapelketa hotza izan omen da aurtengoa. Eluke gauza bera esango, ordea, finala Lizartzan ikusi duenak. 185 lagun bildu dira herriko frontoian eta amaierara arte suharki animatu dute etxeko pilotaria. Aurretik sarrera erreserbatuta, ikusleak  banaka sartu dira arratsaldean frontoira. Antolatzaileek izen eta abizen guztien zerrenda eskuan, finala segurtasun neurriak betez ikusi dute.

Txanpon beraren bi aldeak
Aztinondo eta Bizkaia pilotalekua bata bestearen ispilu izan dira bart. Lizartzako zaleek Jakarekin batera eraman dituzte eskuak burura pilotak alde egitean; berarekin batera harrotu dira egindakoekin; eta zer esanik ez, hogei eta bigarrenarekin. Pozez zoratzen, beren eserlekuan kabitu ezinik ospatu dute frontoieko ikusleek herriko pilotariaren garaipena.

Bapo sufritutako finala. 21-14 tantoko markagailuarekin, partida berehala amaituko zela ematen zuen, baina Altuna III.ak errenta estutu ahala, gero eta ugariagoak ziren kezka eta ezinegon keinuak. Jakak 21 eta 20 Altunak. Tentsioz beteta Bizkaia; tentsioz beteta Aztinondo. «Aupa Jaka!», «Eutsi!»;  isiltasuna urratzen zuten oihuak. Iritsi da hogei eta bigarrena, Lizartzara; frontoia, txaloka lehertzear.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!