Jaka VS Altuna III _ Buruz Buruko Finala 2020

«Nere jokoa egiten asmatu dudala esango nuke»

Ataria 2020ko aza. 29a, 20:46

Hasieratik zentratuta egon dela dio lizartzarrak eta pozik agertu da egindakoarekin. Altuna bezalako pilotarien kontra ezin direla hutsegiteak eduki dio eta izandakoak «erritmoak sortzen dituen akatsak» izan direla esan du.

Pozik azaldu da Erik Jaka lizartzarra ETB1ek egindako elkarrizketan. Jokin Altuna lagun minari aurrea hartu dio eta ez da kasualitatea izan; «irabazi badut gauzak ondo egin ditudalako da».

Garrasi horiek, sufritu izan duzunaren seinale izan al dira?

Bai eta ez gaurkoarengatik bakarrik. Azken urteak oso gogorrak izan dira, ez dut errepikakorra izan nahi, baina horrela izan da niretzat. Momentu txar ugari pasa behar izan dut, nik eta nire inguru guztiak. Pilotan lortu daitekeen gauzarik handienetako bat lortu dut, eta hemen falta diren guztientzat, nire amarentzat, nire osaba Joxentzat eta egunero-egunero gaixotasun guztien kontra borroka egiten dutenentzat doa garaipen hau. Ez etsi, segi gogor. Borrokak beti merezi du eta pena.  

Eta nola bizitu duzu partida?

Kristoren erritmoan jokatutako partida izan da. Banekien irabazi nahi banuen horrela jokatu behar nuela, aukerarik txikiena aprobetxatzen jakin behar nuela. Bera oso urduri sartu da partidan eta ni ere igual ez naiz ondo hasi. Joko ona egiten hasi naiz, baina ez zait iruditzen estrategikoki zuzen jokatu dudanik tanto askotan; atzeraka gehiegi atera naizela iruditu zait, aurreraka joan ordez. Baina esan izan dudan bezala handi bati irabazteko ez dago gaizki jokatzerik eta irabazi badut gauzak ondo egin ditudalako da.   

21 eta 14 izan zara, kostatu da partida borobiltzea...

Buruz burukoek hori izaten dute, gauzak perfektu egin behar izaten dira eta tarte horretan ez ditut horrela egin, berak sakeekin asmatu du eta gerturatu zait. Baina nahiz eta markagailuan gerturatu zaidan, astean zehar esan izan dudan bezala, edozein markagailuk balio zidan 22ra iritsiz gero, eta ederki asko balio izan dit.

Herrenka sumatu zaitugu partidan, zer gertatu zaizu?

Partida erdian nabaritzen nuen koadrizepsa kargatzen ari zitzaidala, eta gehiagora joan da. 18 tantoan eseri naizenean harria bezala geratu zait. Erdi parte horretan pilota moduko bat sentitzen nuen, eskerrak sakea neukan, egia esan. Sakearekin 21eko tanto horretan lortu dut buelta ematea, nabaria izan da ezin nuela hankarekin nahi bezala indarra egin. Min ematen ziten indarra egiterakoan.

Partida erraz eraman duzu, baina konplikatu egin zaizu ere...

Partida orokorrean hartuz gero, bera baino konpletoagoa izan naiz. Nere jokoa egiten asmatu dudala esango nuke eta ez diodala berea egiten utzi. Erritmo handia sartzen saiatu naiz, berari eskuina eta ezkerra ibilarazten, kolperik hoberenarekin egiten, eta nik uste dut lortu dudala. Bera partida guztian oso deseroso ikusi dut eta 21-14 tantoan ematen zuen partida amaituta zegoela, baina esaten den bezala kirola horrela da. Oparirik txikiena larrutik ordaintzen da eta garbi ikusi da hori gaur. 21-14 tanto horretan ez dakit nola erori den bere alde, baina gerora ikusi da ni ezinean nengoela, bera partida ia galduta ia presiorik gabe jokatzen zegoela... eta 21-20 iritsi da. Eskerrak azken tanto horretan ondo asmatu dudan.

14-21 zeundetela, berak lau tanto atera ditu sakez. Hankako mina edo zer izan da?

Ez da batere tanto ona izan, erdi erdira bota du eta ezin izan dut abiatu, hankak ez dit utzi. Pare bat sake bai izan direla onak, baina ezin nuen lanik egin.Gauzak horrela izaten dira, ezin dut esan hanka gaizki izango ez banu 22-14 irabaziko nuenik, kirola horrela da, hemen eragozpenekin askotan jokatzen dugu eta baita lesioekin ere. Ni oso kontentu nago, nirea ondo egin dudalako eta Jokin Altuna bezalako pilotari handi bati berea egiten utzi ez diodalako. Hankarena anekdota hutsa da.

Markagailua 21-20 egon denean zer pasatu zaizu burutik?

Hasieratik zentratuta egon naiz, ez txapelean, baizik eta partidan eta tantoz tanto pentsatzen. Horrelako pilotarien kontra ezin dituzu hutsegiteak eduki, egon dira pare bat egia esan, baina erritmoak sortzen dituen akatsak izaten dira. Partida irabazita ezin naiz egon pentsatzen zer egin dudan gaizki eta zer ondo. Disfrutatzeko

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!