Jaka VS Altuna III _ Buruz Buruko Finala 2020

Buruz buruko finala pantaila handian ikusteko aukera, Lizartzan

Ataria 2020ko azaroaren 25a

Pilotalekuan jarriko duten pantaila handi baten bidez ikusi ahalko da, igandean, Jaka eta Altuna III.aren aurkako finala. Aurrez izena eman behar da.

Igande honetan, Jaka eta Altuna III.aren buruz buruko finala pantaila handi baten bidez zuzenean ikusteko aukera izango da Lizartzako Aztinondo pilotalekuan. 17:00etan ireiko dituzte ateak eta 17:30ean hasiko dira zuzenekoa ematen. Aurrez, izen eman beharko da: ostirala bitarte 09:00etatik 14:00etara udalean edo 673 905 685 zenbakian. 

Astelehenean, berriz, 19:30ean, eskertza ekitaldia egingo diote Erik Jakari herritarrek herriko plazan. Otsabio Kirol Elkartea ari da antolaketa lanetan eta herritarrei dei egin diete Jakaren aldeko mezuekin etxeko balkoiak apain ditzaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!