Amets Arzallus Lizartzan, 'Miñan' liburuaren inguruan

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 20a, 10:27

Hasi dute Kulturaldia Lizartzan. Atzo iluntzean ekin zioten lehen ekitaldiarekin eta datozen egunetarako egitasmo gehiago dituzte antolatuta.

Elizan egin zioten lekua, atzo, iluntzean, Amets Arzallusi. Kulturaldiari hasiera emateko gonbidatu zuten bertsolaria Lizartzara, eta berak idatzitako Miñan liburuaren inguruan aritu zen. Lizartzako Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo elizara gerturatu ziren herritar guztiei, eta gainontzeko egitasmoetara ere anima daitezela eskatu dute.

Hona hemen hurrengo egunetarako egitaraua:

  • Gaur, azaroak 20: Fernando Rojok Bazterrak, begiradak, koloreak argazki erakusketa jarriko du udal aretoan. 19:00etan inauguratuko dute eta Rojok berak emango ditu azalpenak.
  • Azaroak 21, larunbata: Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta, 19:00etan, Zimitorioan. 12 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan behar dira.
  • Azaroak 26, osteguna: Aleka hazien tailerra egingo dute 18:30ean, udal aretoan.
  • Azaroak 27, ostirala: Animadeba film laburren maratoia 19:00etan, udal aretoan.
  • Azaroak 28, larunbata: Aire Ahizpen emanaldia 19:00etan, elizan.
  • Azaroak 29, igandea: Buruarin tailerra, 11:00etan, frontoia. Tailerrean parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira.

Ekitaldi guztietan parte hartzeko aurrez eman behar da izena; goizez udaletxean eman ahalko da eta arratsaldez liburutegian, dena den whatsappa bidali daiteke ere 673 90 56 85 telefono zenbakira. Ekitaldietan parte hartzeko lekuren bat libre geratuz gero, ekitaldia bera baino lehen bertaratuta, sartzeko aukera egongo da. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!