Jaka, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako irabazlea

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 15a, 11:12
Iturria: FOKU

Aspeko pilotaria bikain ibili da erasoan nahiz defentsan, eta pilotari eman dion abiadurari esker lortu du finalerdietara joatea.

Mikel Urrutikoetxeak eta Erik Jakak atzo, larunbata, jokatu zuten Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako partida Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Urrutikoetxeak ondo ekin zion lehiari, tantoak luzatuz eta ondo landuz, presarik gabe. Baina Jaka berriz, jokoan sartzen hasi zen eta tantoz tanto partidaren norabidea aldatu zuen. Bere pilotakadei abiadura gehiago ematen hasi zen, eta ohikoa den bizitasuna eman zion jokoari. Ondo sakatu, eta erasokor aritu zen, azkar tantoa bilatuz, boleaz zein zabalera pilota botaz. Hainbat tanto ikusgarri egin ostean, Jakak 22-13 irabazi zuen Urrutikoetxearen aurka finalerdietara igaroz.

Urrutikoetxeak lehian hasiera ona izan arren, Jaka bere aukeraren zain zegoela adierazi zuen Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. "Bera nire terrenoan sartzen saiatu naiz", eta hori lortu duela argi utzi du.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!