Azaroaren 22an Lizartzan egingo duten mosaikorako izena eman behar da

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Izan Bidea ekimenarekin bat egin zuten lizartzarrek ekainean.

Erroka berri bat jarri du Lizartzako Sare Herritarrak: gutxienez 100 herritar bildu nahi dituzte herrian bertan egingo den mosaikoan. Aurrez, izena eman beharko da.

Lizartzako Sare Heritarrak ekimen baten berri eman du: azaroaren 22an, 12:00etan herriko plazan, mosaiko herritarra egin nahi dute, eta erronka modura, gutxienez 100 herritar biltzea lortu nahi dute. Eta mosaikoaren helburua ere argi dute: "Aitor (Agirrebarrena) eta Garirekin (Etxeberria) batera gainontzeko preso guztiak etxera ekartzea, elkarbizitzan bizi den jendarte baten eraikuntzan aurrera egin eta bakearen aldeko urratsak ematen jarraitzeko ezinbestekoa dugulako".

Mosiakoan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez sarelizartza@gmail.com helbidera idatzita edota 606 170 844 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!