Tontor ezberdinetatik, presoak etxeratzeko deia

Ataria 2020ko irailaren 21a

Mendiz Mendi Etxera 2020 12 1600693925372
Mendiz Mendi Etxera 2020 1 1600693921433
Mendiz Mendi Etxera 2020 2 1600693921996
Mendiz Mendi Etxera 2020 3 1600693922395
Mendiz Mendi Etxera 2020 4 1600693922926
Mendiz Mendi Etxera 2020 5 1600693923211
Mendiz Mendi Etxera 2020 6 1600693923495
Mendiz Mendi Etxera 2020 7 1600693923791
Mendiz Mendi Etxera 2020 8 1600693924086
Mendiz Mendi Etxera 2020 9 1600693924394
Mendiz Mendi Etxera 2020 10 1600693924770
Mendiz Mendi Etxera 2020 11 1600693925036

Larunbatean egin zen Mendi Mendi Etxera mendi ibilaldiaren seigarren edizioa; mendi tontorretatik presoak etxeratzeko oihua zabaldu zuten parte hartzaileek.

Seigarren edizioa berezia izan da Mendi Mendi Etxera mendi ibilaldian parte hartu dutenentzat. Aurten, pandemia egoeragatik, ezin izan dute urtero prestatu ohi duten ibilbidea jarraitu, baina, ez dira besoak gurutzatuta geratu eta beste modu batera antolatu dute. Bakoitzak gogoko duen mendi, gailur, txokoren batera egin dute ibilaldia eta handik argazkiak bidali dizkiete antolatzaileei izen emate garaian jasotako zapiak soinean zituztela. Horrela, mendi tontor ezberdinetatik aldarrikatu dute ozen: dispertsioarekin amaitu eta presoak etxeratzea.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik jaso dituzte argazkiak, eta elkartasuna ere iritsi zaiela azaldu dute, "sekulako indarra eman digute". Guztira 300 parte hartzailek eman dute izena aurtengoan, eta herritarren erantzuna "sekulakoa" izan dela diote. "Badira mendira joan ezin izan zuten batzuk ere, eta ohiturari eutsi nahian, paella ederra prestatu zuten". Txoko ezberdinetako tontorrak zapaldu dituzte parte hartzaileek: "Hirumugarrieta, Balerdi, Otsabio, Urkita, Onddi, Ulizar, Anboto, Hernio, Txindoki, Larte, Urbia, Axurdario, Goltzur zelai, Uzturre, Artubi, Basagain, Belkoain eta beste hainbeste".

Jaso dituzten argazki guztiekin bideo bat prestatu nahi dute antolatzaileek. Eta argazkiak bidali dituzten guztien artean zozketak ere egingo dituzte. Mahala produktuak, Larretako produktuak, Lezaetako ogia, Antsonea gaztak, herriko sagar zukuak, Orexako Ostatuak eskainitako hiru otordu bikoitz, Lizartzako Ostatuak eskainitako otordu bikoitza, Zuhaizkik emandako egurrezko jolas batzuk eta presoek egindako hainbat eskulan zozketatuko ditutze.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!