Gazteak ere saiatu dira

Ataria 2020ko irailaren 19a

Irene Caminos eta Jabi Alonsoren erakustaldiaren aurretik herriko gazteek ere bizikleta gainean saiatu nahi izan dute.

Trial showa izan da arratsaldean Lizartzan. Eguraldiagatik frontoian egin dute, eta herriko gazte ugari gerturatu da adituak ikustera, eta beraiek ere saiatzera. Tartean ziren, baita ere, Irene Caminosen trial eskolako ikasleak. Bizikleta gainean euren abilezia erakutsi dute hauek, eta gazteak ere beraiei imitatuz saiatu dira.

Ondoren etorri da adituen erakustaldia, Irene Caminos eta Jabi Alonsorena hain justu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!