Kirolerako arropa teknikoa atera du Otsabio kirol elkarteak

Ataria 2020ko irailaren 17a

Kaleko arroparekin egin zuten lehen, eta orain kirola egiteko arropa prestatu dute lizartzarrek. Asteburuan izango da neurriak ikusi eta eskaerak egiteko tartea.

Otsabio kirol elkarteak kirola egiteko arropa teknikoa diseinatu du, bai bizikletarako eta baita korri egiteko ere. Larunbatean eta igandean udaletxeko ate nagusian ikusi ahal izango dira neurriak, eta eskaera ere bertan egiteko aukera izango da. Momentuan ordaindu beharko da. Larunbatean, 17:00etatik 20:00etara egongo dira bertan, eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!