Dantza ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Lizartzan

Ataria 2020ko abuztuaren 31

Otsolar Dantza Taldea berriro ere prest da ikasturtean zehar dantza ikastaroak emateko; irailaren 14ko astean hasiko dituzte saioak, beraz, aurrez izena eman beharko da.

Euskal dantzak ikasi nahi dituenak izango du horretarako aukera Lizartzan. Irailaren 14ko astean hasiko dira ikastaroekin, eta aurrez izena eman beharko da 685 765 477 telefonora deituta.

2014 eta 2017 urte bitartean jaiotakoek astelehenetan izango dituzte entseguak, 18:00etatik 19:00etara, Gunean. 2013. urtean edo lehenago jaiotakoek, aldiz, asteazkenetan izango dituzte entseguak, 17:30etik 19:30era. Ikasturtean zehar, Covid-19aren egoera hobetzen bada, klaseak Gunera pasako direla aurreratu du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!