Zuntz haustura du Erik Jakak

Ataria 2020ko abuztuaren 19a

Lizartzarrak eskuin bikian du zuntz haustura, eta hiru astez egongo da kantxetatik kanpo.

Erik Jaka lizartzarrak igandeko partidan hartu zuen min. Ezkurdia eta Arangurenen aurkako partida amaitzea lortu bazuen ere Zarautzen, atzo egindako probak baieztatu du zuntz haustura duela eskuin bikian.

Jose Mari Urrutia medikuak jakitera eman duenez, aurrelariak hiru aste pasa beharko ditu kantxetatik kanpo. Bere ordez, Peio Etxeberria ariko da Albisurekin bikotea osatuta Caixabank Masters Txapelketan.

Jaka-Albisu bikotea sailkapenean seigarren postuan dago, eta hurrengo partida, Altuna III.a-Imaz bikotearen aurka jokatuko dute igandean, Elgoibarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!