Oraindik sarrerak geratzen dira gaueko partidarako

Ataria 2020ko uztailaren 18a

Erik Jaka lizartzarrak etxean jokatuko du gaur gauean, 22:15ean hasiko den esku pilota jaialdian. CaixaBank Masters txapelketako partida jokatuko da Aztinondo pilotalekuan. Oinatz Bengoetxearen lehen partida izango da, lesiotik atera ondoren.

Lizartzako pilotalekua prest dago gaueko jaialdirako. Arteaga-Zabala eta Peio Etxeberria-Erostarbek jokatuko dute jaialdiko lehen partida. Ondoren etorriko da txapelketakoa. Herriko semeak, Albisu lagun duela, Bengoetxea VI-Martijaren aurka neurtuko ditu indarrak.

Sarrerak pilotalekuko leihatilan egongo dira partida aurretik. Sarean, entradasfronton.com webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!