Kalean zineaz gozatzeko aukera dute lizartzarrek

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Aurreko ostiralen eman zioten hasieran Zinea Kalean ekimenari. Eliz zimitorioa zine bilakatu dute, eta uztailean zehar beste bi film ikusteko aukera izango da.

Segurtasun neurri guztiak beteta ekin zioten ostiralean Lizartzan Zinea Kalean ekimenari. Agur Etxebeste! pelikula ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Ostiral honetan izango da bigarren proiekzioa: Errementari proiektatuko dute, 22:15ean. Ekimen horren baitako emanaldi guztiak eliz zimitorioan egingo dituzte.

Uztailaren 24ean izango da azken aukera kalean zineaz gozatzeko. Zipi & Zape eta kaniken kluba filma eskainiko dute, hau ere 22:15ean. Abenturazko pelikula izango da, adin tarte guztientzat egokia.

Ekimena segurtasunez egin dadin, hainbat neurri hartu ditu udalak:

  • Sarrera zimitorioko atzeko atetik izango da. Ateak 21:45ean zabalduko dira.
  • Irteera Zimitorioko alboko atetik izango da, eskaileretatik.
  • Zimitorioan sartu eta atera  musukoa jantzita egin behar da.
  • Behin zure aulkian esertzean, musukoa kendu daiteke.
  • Familia berdineko kideak elkarren ondoan eser daitezke. Gainerakoek 1,5 metroko distantzia errespetatu beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!