Jaka tartean dela, profesionalen pilota jaialdia Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2020ko uzt. 8a, 09:07

Masters CaixaBank udako pilota txapelketaren jardunaldia jokatuko da Aztinondo pilotalekuan, uztailaren 18an. 22:15an hasiko dira partidak.

Hirugarren jardunaldia jokatzeko dagoen honetan, laugarren jardunaldiko partidak non jokatuko diren zehazturik geratu da. Horietako bat, uztailaren 18an Lizartzan jokatuko da. Erik Jaka lizartzarrak, beraz, etxean jokatuko du. Esku pilota jaialdiak bi partida izango ditu Aztinondo pilotalekuan. Lehenik, Arteaga-Zabalak eta Etxeberria-Erostarbek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, txapelketako partida jokatuko dute Jaka-Albisuk eta Bengoetxea VI-Martijak. Leitzarrak lesioarekin jarraituko balu, Jon Ander Peña tolosarrak ordezkatuko luke orain arte bezala.

Jaialdi horretarako sarrerak bi modu hauen bidez eskura daitezke: Lizartzakodaletxean, uztailaren 13tik aurrera, 08:00etatik 14:00etara eros daitezke edota, bestela, Internet bidez www.entradasfronton.com webgunean.

• Sarreren kudeaketa Aspe enpresak gestionatuko du. Covid-19ak behartutako aforo murrizketaren ondorioz, haurrek ere sarrera ordaindu behar dute.  

• Sarrera guztiek prezio berdina izango dute (25 €) eta zenbakituak izango dira.

• Udaletxean sarreren erreserbak ez dira onartuko.

• Ikusleek frontoi barruan musukoa jantzita eta eserita egon behar dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!