Udako ekintzak antolatu dituzte Lizartzan haur eta gazteentzat

Ataria 2020ko uztailaren 6a

Uztailean zehar hainbat ekintza egingo dituzte lizartzarrek. Parte hartzeko, izena eman beharko da ekintza bakoitzean aurrez, eta parte hartzaileen ardura duten helduek baimen bat sinatu beharko dute.

Udaleku irekiak bertan behera geratu dira aurten Lizartzan, baina herriko haur eta gaztetxoenak ekintzarik gabe ez ditu utzi nahi udalak. Horretarako, mota desberdinetako ekintzak antolatu dituzte uztail guztian zehar egiteko, baina aurrez izena eman beharko da ekintza bakoitzean. Udal bulegoetan apuntatu daiteke, edo bestela 943 670 700 zenbakira deitu edo lizartza@lizartza.eus helbidera idatzi beharko da.

Haur eta gazte bakoitzak bere musukoa eraman beharko du ekintza bakoitzera, eta saioetan 1,5 metroko distantzia mantendu beharko dute. Parte hartzaileen ardura duten helduei beteko den protokoloaren berri emango zaie, eta baimen bat sinatu beharko dute. Udalak mezu argia zabaldu du: "Ardura kolektiboa da, beraz zentzuz joka dezagun".

  • Uztailak 7, 10:00-16:00: Mendi irteera (2005 - 2008).
  • Uztailak 9, 10:00-13:00: Multikirolak (2009-2013).
  • Uztailak 13, 16:00: Anitzak, aske eta harro! (2005-2008).
  • Uztailak 16, 11:00-13:00: Ohe elastikoak (2014-2016). Ekintza honetan nahitaezkoa izango da haurrak heldu baten ardurapean egotea.
  • Uztailak 20, 10:00-13:00: Arrolara irteera (2014-2018).
  • Uztailak 21, 19:30-22:00: Akelarrea (2009-2013).
  • Uztailak 27, 17:00-18:00: Ipuin kontaketa (2014-2018).
  • Uztailak 28, 11:00-13:00: Holi: koloreen festa (2009-2013).
  • Uztailak 29, 22:00: Kluedoa (2005-2008).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!