Gortzurko zelairantz

Leyre Carrasco 2020ko ekainaren 28a

Sare-k martxan jarritako Izan Bidea egitasmoarekin bat egin dute eskualdean. Gaurkoan Lizartza, Orexa eta Gazteluko txanda izan da.

Izan Bidea egitasmoaren harira erronka bat jarri dute abian: Euskal Herriak duen biztanle kopuru adina kilometro egitea, 3.127.326 kilometro, zehazki. Euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa. Lizartza, Orexa eta Gazteluko herritarrek gaur egin dute bat egitasmoarekin. «Presoak etxera ekartzeko» mezua zabaldu asmoz, hiru ibilbide antolatu dituzte: 11:00etan herri bakoitzetik Gortzurko zelairantz abiatu dira, eta hiru herrietako kideak elkartzean, 12:00etan, ekitaldi bat egin dute zelaian bertan.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!