Gaurtik aurrera haur parkeak zabalik izango dira Lizartzan

Ataria 2020ko ekainaren 19a

Lizartzako Udalak herriko haur parkeak zabaltzeko erabakia hartu du, eta gaurtik zabalik izango dira. Ohar bidez zabaldu dutenez, aurten ez dute San Juan surik ospatuko.

Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, Lizartzako Udalak aurtengo San Juan sua ez ospatzeko erabakia hartu du. Hori dela eta, ekainaren 23an suaren bueltan plazan egin ohi den ekitaldia eta afaria ez dira antolatuko.

Era berean, segurtasun neurriak betetzeko eskatu diete herritarrei: "Aurrerapausoak ematen ari garen arren, oso garrantzitsua da neurriak errespetatzea". Metro eta erdiko distantzia mantentzeko, distantzia hori mantendu ezin dutenetan musukoa janzteko eta eskuak garbitzeko eskatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!