Lizartzako pilotalekua zabalik da berriro

Ataria 2020ko ekainaren 16a

Gaurtik aurrera zabalik da Aztinondo pilotalekua. Kantxa soilik erabili ahalko da, oinarrizko segurtasun neurriak errespetatuta.

Osasun larrialdiagatik itxita mantendu dute Lizartzako pilotalekua, eta gaur goizean zabaldu du udalak berriro. 09:00etatik 22:00etara erabilgarri izango da kantxa, eta itxita mantenduko dira harmailak, aldagelak eta eskalada gunea. Udaletik gogorarazi dute oinarrizko segurtasun neurriak errespetatu egin beharko direla pilotalekuan ere, besteak beste, distantzia, musukoa eta higienea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!