Udalekuetarako izen ematea zabalik da Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 8a, 16:51

Ekainaren 10a izango da udalekuetan izena emateko azken eguna; zerbitzua utzailean 1etik 30era eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara.

Uztailean zehar udaleku irekiak antolatu ditu Lizartzako Udalak herriko haur eta gazteentzat. Uztailaren 1etik 30era bitartean egingo dituzte, eta hamabostaldi batera apuntatzeko aukera egongo da. 10:00etatik 13:00etara eskainiko dute zerbitzua, 2008 eta 2017 artean jaiotakoentzat. 

Udaleku horietan apuntatzeko azken eguna ekainaren 10a izango da. Udal bulegoetan eman daiteke izena, edo 943 670 700 zenbakira deituta, edota lizartza@lizartza.eus helbidera idatzita. Hilabete osoak 60 euroko kostua izango du (50 euro bigarren seme-alabetan); hamabostaldia, berriz, 40 euro ordaindu beharko dira (30 euro bigarren seme-alabetan). Herritarrak ez direnen kasuan 15 euroko gehigarria ordaindu beharko dute.

Udaletik abisua pasa dute, uztailera bitartean egon daitezkeen aldaketen arabera antolatuko direla udalekuak, betiere, osasun aholkuei jarraituz, eta begirale eta haurren osasuna lehentasuna izanda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!