Aurrez aurreko hainbat zerbitzu martxan dira gaurtik Lizartzan

Ataria 2020ko ekainaren 2a

Udal bulegoak eta liburutegia zabalik izango dira gaurtik, eta gimnasia, joste tailerra, pilaten eta hipopresiboen ikastaroak ere martxan jarriko dira.

"Normaltasun bidean" pixkana pausoak aurrera ematen hasi nahi du Lizartzako Udalak. Gaurtik aurrera, udal bulegoak eta liburutegia zabalik izango dira, eta gimnasia, joste tailerra, pilates eta hipopresiboen ikastaroekin ere aurrera jarraitzea erabaki dute aurrez aurre.

Hala ere, udalak gogorarazi du oraindik ere alarma egoera ezarrita dagoela, eta ondorioz, segurtasun neurrietan arreta berezia jartzeko eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!