Sagardotegiaz gozatzeko aukera izango da oraindik Lizartzan

Ataria 2020ko maiatzaren 27a

Lizartzako Goikoetxea sagardotegiak neurri bereziak hartuta bere zerbitzua martxan jartzea erabaki du; ostiral, larunbat eta igandetan egongo da zabalik.

Koronabirusaren krisiak hala eraginda, itxita egon dira sagardotegiak, eta tartean izan da Lizartzako Goikoetxea sagardotegia. Orain ordea, berriro irekitzeko konpromisoa hartu dute eta ostiralean zabalduko dute estreinakoz. Egoera berrira egokitzeko neurriak hartu beharrean ikusi dira, eta sagardoa botiletan eskainiko dute. Bi ur aska ezarri dituzte botilak freskatzeko, eta norberak bere mahaitik altxata, nahi adina botila hartu ahalizango ditu. 

Sagardotegi zerbitzua ostiral, larunbat eta igandetan izango da zabalik, uztailaren 31 bitarte. Erreserba egitea ezinbestekoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!