Udalekuetarako begiraleak behar ditu Lizartzako Udalak

Ataria 2020ko maiatzaren 14a

Interesa dutenek curriculuma eta udalekuetarako egindako lan bat aurkeztu beharko dituzte ekainaren 1a baino lehen. Beharrezkoa izango da gutxienez 18 urte izatea eta euskara jakitea.

Uztailean zehar, goizetan, udalekuak antolatu nahi ditu Lizartzako Udalak. Horretarako, begiraleak behar ditu. Begirale lanetan aritzeko beharrezkoa izango da aurten gutxienez 18 urte betetzea eta euskara ongi menperatzea. Lehentasuna izango dute herrikoak direnek, begirale ikasketak egiten ari edo eginak dituztenek, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak egiten ari edo eginda dituztenek, eta begirale gisako lanetan eskarmentua dutenek.

Interesatuek curriculumarekin batera udalekuetarako lan bat aurkeztu beharko dute ekainaren 1a baino lehen. Horren ingruko informazio gehiago udaletxean eskainiko dute: 943 67 0700 edo 606 041 399 zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!