Lizartzako Udalak oihalezko maskarilak egiteko laguntza behar duela azaldu du. Lehenik materiala bildu nahi dute, ondoren nola egin ikasi ahal izateko. Materiala uzteko moduan baduzu, besteak beste, oihal zatiak eta gomak, edota josten baldin badakizu eta etxean maskarak egiteko prest bazaude, 943 67 0700 zenbakira deitu daiteke edo lizartza@lizartza.eus helbidera idatzi.
Era berean, ostiral honetan, maiatzaren 15ean, maskarak egiteko online klasea eskainiko du Leire Gordok, 17:00etatik aurrera. Bertan parte hartzeko interesa duenak, goian aipatutako zenbakira deitu edo helbidera idatzi beharko du.