Pilotaleku aurreko zebrabidea altutuko dute Lizartzan

Ataria 2020ko maiatzaren 4a

Ibilgailuen abiadura murrizteko neurria hartu du Lizartzako Udalak, eta aste honetan egingo dituzte beharrezkoak diren obra lanak. 

Pilotalekuaren aurrean dagoen zebrabidea altutzeko obrak egingo dituzte aste honetan, Lizartzan. Obra lanen helburua, herrigunean ibilgailuen abiadura murriztea dela esan du udalak, oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Lanek irauten duten bitartean gune hori itxi egingo dute tarteka, eta horren ondorioz trafikoa Plaza Soro auzotik bideratuko da. Udalak barkamena eskatu du sor daitezkeen eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!