Koronabirusa

Lizartzako Udalak herritarrei eskerrak eman nahi dizkie

Ataria 2020ko apirilaren 29a

Bideo baten bidez herritarrei animoak eta esker oneko hitzak eman nahi izan dizkie udal taldeak; orain arte bezala jarraitzeko gomendioa egin diete.

Lizartzako udal taldeak herritarrak zoriondu nahi izan ditu egiten ari diren ahaleginagatik eta izaten ari diren portaeragatik. Ezarritako arauak zorrotz errespetatzeaz gain, elkartasun eta auzolanerako "jarrera izugarria" izaten ari direla azaldu dute.

Era berean, azken asteetan sare sozialen bidez antolatzen ari diren ekimenak izan dituzte gogoan, "herri giroa sustatu eta indartzeko lan handia egiten ari dira herritar ugari". Egoera zailak bizitzen ari diren herritarrak ere ez dituzte ahaztu, izan lan arrazoiengatik, osasun arazoengatik edota gertu ez dauden senideengatik.

Aholkuak betetzen jarraitzeko eskatu dute, "bizimodu eta elkarbizitza eramangarriagoa izan dadin". Auzolanean jarraitzeko deia ere egin dute, eta udal taldearen izenean animoak eman nahi izan dizkie herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!