Koronabirusa

Liburutegi zerbitzua eskainiko du Lizartzako Udalak

Ataria 2020ko apirilaren 27a

Liburutegia itxita dagoen arren, zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi du udalak. Liburuak mailegatzeaz gain, dokumentuak inprimatzeko aukera ere izango da.

Lizartzako Udalak liburutegi zerbitzua eskaini nahi die etxealdian dauden herritarrei. Liburuak mailegatu edo dokumenturen bat inprimatu nahi duenarentzat zerbitzua martxan izango da. 943 697 656 edo 630 112 716 zenbakietara deitu, edota liburutegia@lizartza.eus helbidera mezua idatzi beharko du, eta bertan emango zaie informazioa. Zerbiztua astelehenetik ostiralera izango da martxan 16:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!