Beskarkada kolektiboa eman nahi dute Lizartzan, Aberri Egunean

Ataria 2020ko apirilaren 12a

Eguerdirako egitaraua antolatu dute Lizartzan. Herrigunean bozgorailuak jarri dituzte, eta 12:00etan emango diete hasiera ekitaldiei.

Herri gisa, Aberri Egunean, besarkada kolektiboa eman nahi dutela azaldu du Lizartzako Udalak. "Urrun ditugun lagunei, bidean birus honek eraman dituenei, hauen senideei, zaintza erdigunean jartzen ari diren profesional eta boluntario guztiei egin nahi diegu aitortza", azaldu dute.

Aberri Eguna ospatzeko egitaraua antolatu dute:

12:00. Irten zure etxeko balkoi edo leihora.

12:15. Agurra dantzatuko dute herriko musikarien doinura.

12:30. Euskal Herria Batera herri ekinbidearekin irratiz sintonizatuko dute: Lehenik, minutuko isilunea; eta jarraian Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestiak abestuko dituzte. Bi abestiak amaitzean brindisa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!