Pilotalekuko argiztapen partziala doan jarri dute

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Lizartzako Aztinondo pilotalekuan, argiztapena aldatzeko lanak egin ditu udalak. Eskaladako gunean eta kantxan, etengailu berriak jarri dituzte eta sakaldi bakoitzean ordubetez argia piztuta mantenduko da.

Kantxako kasuan, 16:30etik 19:00etara doan ezartzea erabaki du udalak. Aldagelara bidean dauden eskaileretan etengailu berri bat jarri dute, eta sakaldi bakoitzak ordubeteko iraupena izango du ordu tarte horietan.

Eskaladako gunean, berriz, egun guztian zehar piztu ahalko da argia, eta sakaldi bakoitzetik ordubetera itzaliko da.

Pilotalekuan inor ez dagoenean argia piztuta ez geratzeko hartu du neurria udalak. Izan ere, azaldu dutenez, negu partean eta eguraldia lagun ez den egunetan, jolasleku bakarrenetakoa da pilotalekua, eta garrantzitsua iruditzen zaie argia doan izatea.

KIROL ARROPA BERRIA

Otsabio Kirol Elkarteak kirolerako zein kalerako arropa diseinu berriak jarri ditu eskuragarri.

Bizikletarako eta korrikarako jantziak ikusteko eta probatzeko aukera martxoaren 14an eta 15ean izango da, 10:00etatik 12:00etara bitarte, udaletxeko areto nagusian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!